martes, 1 de diciembre de 2009

Gizentasuna gaixotasunik garrantzitsuenetako bat da, eta azken hamarraldi hauetan gehien hazi direnetako bat.

Hipertentsioa, kolesterola, bihotzeko eta giharretako gaixotasunak edo lo-aldaketak bezalako eragozpen fisikoak ekarri ohi ditu. Gainera, edertasuna argaltasunean datzan garai honetan (gehiegizkoa batzuetan), norberaren estimuak arazoak sor ditzake, eta horiek, nerbio-jatorrizko eragozpen handi bihur daitezke: depresioa, anorexia eta bulimia, adibidez.

Gizentasunaren jatorria genetikoa izan ohi da, baina sistema endokrinoko gaixotasun eta arazo emozionalen ondorioz ere gerta daiteke (pertsona askok bakardadea edo maitasun-eza orekatzearren jaten dute). Hala ere, garatutako gizarteetan nagusitu den bizimodu sedentarioaren ondorio da nagusiki, aurrez egindako janaria eta fast-food dela eta, gantz eta kolesterol ugariko dietekin batera.

Presaka edo zutik jateak, janari-kontsumoa areagotzen duen larritasuna sortarazten du. Faktore hauek guztiek zenbait herrialdetako biztanleriaren herenak eragozpen hori sufritzea eragin dute, Estatu Batuetan, adibidez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario