martes, 17 de noviembre de 2009

Arrisku taldeak A gripearen kontrako txertoak jasotzen hasi dira

Gaurtik aurrera arrisku taldeetan dauden 11,5 milioi pertsonek jaso dezakete txerto hau.

Arrisku egoeran dauden taldeei gomendio berezia egin zaie txerto hau hartzeko.
Lehendabiziko egunean herritarrek egin dioten harreraren erakusle, Donostiako Amarako osasun zentroan gaur txanda guztiak hartuta zeudela goizeko hamarretatik arratsaldeko lauak arte, aipatu iturriek azaldu dutenez. Hurbildu diren gehienak adinekoak omen ziren.
Osakidetzaren arabera, profil ezberdinetako profesionalek jarriko dituzte txertoak. Hori horrela, arrisku talde guztiei txertoa jarriko dizkiete erizainek, eta umeei, ordea, pediatriako-erizainek.
463000 dosi
Rafael Bengoa Osasun sailburuaren hitzetan txertaketa kanpaina arrisku taldeei zuzenduta dago; guztira 463000 pertsona dira.
Bengoak arriskuan dauden taldeak lehenbailehen txertatzera animatu ditu, A gripearen aurka ekintzarik "seguruena" delako.
Gaur egun, Osasun sailak pandemiaren aurkako Kontingentzia Planaren 3. maila mantentzen du aktibatuta (erdi maila), batez beste 100.000 biztanleko 500-550 kasu zenbatu baitira. Beste neurri batzuen artean, Osakidetzak biztanleriaren % 40rentzako txertoak dauzka eta erreserba %60 txertatzeko heltzen da. Honen zergatia, beste arrazoien artean, hau da: 10 urtetik gorako pertsonek txertoaren dosi bakarra behar izango dutela egiaztatu da; aldiz, 10 urtetik beherakoek errefortzuko bigarren dosi bat behar izango dute.


No hay comentarios:

Publicar un comentario