martes, 24 de noviembre de 2009

BITAMINA GURETZAT BEHARREZKOA

Bitaminak organismo bizidunetan zenbait erreakzio metaboliko gerta daitezen behar beharrezkoak diren sustantzia organikoak dira. Oso kopuru txikiak behar izaten diren arren, giza gorputzak sintetizatu ezin dituenez, ezinbesteko mantenugaiak dira, hau da, behar beharrezkoa da elikagaien bidez sustantzia hauek jasotzea osasuntsu egoteko.

Gorputzean funtzio erregulatzailea betetzen dute bitaminek entzimen kofaktore lana eginez, koentzima gisa edotalde prostetiko gisa. Honela, bizidunen oinarrizko funtzioetan parte hartzen dute, metabolismoan, mineralen orekan, eta egitura eta ehunen kontserbazioan esaterako. Ez diote energiarik ematen organismoari eta egitura funtziorik ere eztute betetzen.

Bitaminen eskasiak abitaminosi izeneko gaixotasun larriak eragin ditzake. Bestalde, zenbait bitamina behar baino gehiago hartzeak ere ondorio txarrak dakartza, hiperbitaminosia eraginez.

1913an Casimir Funk poloniarrak bitaminak deskribatu zituen lehen aldiz.

martes, 17 de noviembre de 2009

Arrisku taldeak A gripearen kontrako txertoak jasotzen hasi dira

Gaurtik aurrera arrisku taldeetan dauden 11,5 milioi pertsonek jaso dezakete txerto hau.

Arrisku egoeran dauden taldeei gomendio berezia egin zaie txerto hau hartzeko.
Lehendabiziko egunean herritarrek egin dioten harreraren erakusle, Donostiako Amarako osasun zentroan gaur txanda guztiak hartuta zeudela goizeko hamarretatik arratsaldeko lauak arte, aipatu iturriek azaldu dutenez. Hurbildu diren gehienak adinekoak omen ziren.
Osakidetzaren arabera, profil ezberdinetako profesionalek jarriko dituzte txertoak. Hori horrela, arrisku talde guztiei txertoa jarriko dizkiete erizainek, eta umeei, ordea, pediatriako-erizainek.
463000 dosi
Rafael Bengoa Osasun sailburuaren hitzetan txertaketa kanpaina arrisku taldeei zuzenduta dago; guztira 463000 pertsona dira.
Bengoak arriskuan dauden taldeak lehenbailehen txertatzera animatu ditu, A gripearen aurka ekintzarik "seguruena" delako.
Gaur egun, Osasun sailak pandemiaren aurkako Kontingentzia Planaren 3. maila mantentzen du aktibatuta (erdi maila), batez beste 100.000 biztanleko 500-550 kasu zenbatu baitira. Beste neurri batzuen artean, Osakidetzak biztanleriaren % 40rentzako txertoak dauzka eta erreserba %60 txertatzeko heltzen da. Honen zergatia, beste arrazoien artean, hau da: 10 urtetik gorako pertsonek txertoaren dosi bakarra behar izango dutela egiaztatu da; aldiz, 10 urtetik beherakoek errefortzuko bigarren dosi bat behar izango dute.


martes, 10 de noviembre de 2009

HIESA

Globulu horiek dira gorputzean infekzioa dagoenean organismoko defentsak (inmunitate-sistema) martxan jartzen dituztenak. HTLV-III birusak globulu zuri asko dituzten fluidoak ukitu behar ditu eta birusa ahula denez, behin eta berriz ukitu beharko ditu inor kutsatuko badu. Globulu zuri gehienak semenean eta odolean daude; malkoetan eta txistuan ere badaude baina kontzentrazio txikian. Malko edo txistuaren bidez kutsatutako kasurik ez da egundo detektatu. Birusaren transmisioa sexu-harremanen bidez edo kutsatutako odolarekin kontaktuan jartzean (xiringak konpartituz, odola edo odol-eratorrien transfusioak eginez, amaren odola fetuarenarekin kontaktuan jarriz, etab.) gertatzen da. Birusa hartu eta zortzigarren astea bitartean organismoak antigorputzak sortarazten ditu; seropositibo batzuei, antigorputzak dituztenei, gaitza garatu egiten zaie.
HIESa duten gaixoen defentsa-sistema hondatu ahala, infekzio kronikoak izateko arriskua areagotu egiten da; pneumonia, toxoplasmosia eta Kaposiren sarkoma dira ezagunenak. Infekzio hauetaz gain, hiesdunak izaten dituen sintomak honakoak dira: hiruren bat hilabetez 38 ºC-tik gorako sukarra, argaltzea, linfadenopatia, beherakoa, anemia, nekea, etab.
Sexuaren edo odolaren bidez kutsatzen da batik bat. Beraz, birus honen aurka hartu beharreko bi neurriak preserbatiboak erabiltzea eta oinarrian odola duten produktuak kontrolatzea lirateke.
Hasieran homosexualak, drogazaleak eta hemofilikoak ziren arrisku-talde nagusiak; gaur egun, ordea, kutsatuen eremua askoz zabalagoa da; HIES gaitzak jotako pertsonekin sexu-harremanak izan dituzten heterosexualak, odol-transfusioetan kutsatuak eta HIESak jota dauden emakume haurdunen seme-alabak hain zuzen. Eta gaitzak jotako pertsonen kopurua handituz doa: 1990.eko hamarkadaren erdialdera 1.000.000 hiesdun baino gehiago zegoen munduan.
Infekzioa moteltzen duten sendagaiak aurkitu dira, baina HIESaren aurkako txertoa aurkitzea da XX. mendeko medikuntzaren erronketako bat.

martes, 3 de noviembre de 2009

LOAREN GAIXOTASUNA.AFRIKAN NOLA SALBATU?

Loaren gaixotasuna Afrika Saharako hegoalderi eraso dio. Osasunerako Mundu-Erakundeak 25.000 kasu iragarri ditu urteko eta 200 kutsadura-foku ere bai 36 herrialdetan.
Tripanosomoa da gaixotasunaren sortzailea.Tse-tse eulia da kaltetuetako pertsonaren odola zurgatu duena. Infekzio-egoerara heldu baino lehen, 15-30 egun irauten ditu.
Berez loaren gaixotasunak bi dira:kronikoa, eta bestea larria.
Erasotako pertsonak gripearen sintoma berdinak ageri ditu, horrekin batera mugimendu kontrolaezinak izaten ditu.Gaixotasunak maila larrietan bihotza hartzen du eta aste batzuetan heriotzarainoko bilakaera izaten du.