miércoles, 30 de septiembre de 2009

ANOREXIA


Jatorri psikikoa duen gaixotasuna da, bere ezaugarria pisua galtzeko asmo irrazional eta ilogikoak bultzaturik janariari erabat uko egitea izanik. Beste era batera esanda, jateari ezetz esaten diote, ez gizentzearren.

Anorexia gizarte aberats eta teknologikoki aurreratuen luxu bezala kontsidera daiteke; jende horren artean irudi fisikoaren eta mehetasunaren kultuak neurriz kanpoko estimazioa eta garrantzia hartzen bait du. Janariak lortzea, bestalde, ez da inolako arazo gizarte horietan.

Anorexia gizarte aberats eta teknologikoki aurreratuen luxu bezala kontsidera daiteke; pertsona horiengan irudi fisikoaren eta mehetasunaren kultuak neurriz kanpoko estimazioa eta garrantzia hartzen bait du.
Anorexia psikikoa gaixotasun zaila eta konplexua da; bere sorkuntzan eta garapenean ez bait dute ia pisurik faktore organikoek; faktore psikologikoek eta mentalek baizik.

martes, 22 de septiembre de 2009

HOMEOPATIA

Homeopatia

Gaur egun gizentasunari gaixoa dela esaten zaio. Organismoan gantz-ehun gehiegi pilatzearen ondorioz, pisu normala baino %25 gehiago izateari deitzen zaio hala. pisua garaierari eta sexuari egokitua dago baina, ez dago modari egokiturik. Gizentasuna neurtzeko metodorik erabiliena Ketelet indizea edo gorputz masaren indizea da. Indize hori honako formularen bidez lortzen dugu: pisua (kilotan) zati garaiera (metrotan) bider bi. Neurketa horrek bereiztu egiten ditu gizarteak ezarri nahi duen pisua, batez ere emakumeengan, eta pisu osasuntsua.
Gizentasunak beste gaixotasun batzuetan eragiten du, gaixotasunak pairatzeko arriskua areagotzen du. Beste gaixotasun batzuk gizentasuna areagotzen dute.

Gizentasuna izateko arrazoiak hauek izan daitezke: gaixotasun endokrinoak, botikaren bat, ura pilatzen duen gaixotasunen bat, bihotz edo gibeleko edo giltzurrun gutxiegitasuna batik bat. Baina gizentasunaren arrazoirik nagusiena ez da ezagutzen, eta gehiegi edo gaizki jatearekin, ariketa fisikorik ez egitearekin eta antsietatea, estresa edo herstura maneiatzeko erarekin lotzen da. Beraz, homeopatiaren ikuspuntua egokia da gaixotasuna ulertzeko, baina ez da, inolaz ere, gizentasunaren aurkako panazea.

Heringen gurutzea
Berezitasunen galdeketa egiteko orduan, Heringen gurutzea erabiliko du homeopatak. Gurutze horrek lau ardatz nagusi ditu:

1. Mina non: Lehenik eta behin, agerbidearen edo sintomaren kokapena jakin behar du osagileak (adibidez, sabel goialdeko handitasuna edo urdaileko mina, bizkarrera mugitzen dena).

2. Nolakoa: Ondoren, agerbidearen sentipen berezia galdetuko du, hau da, nolakoak diren sintoma horiek

3. Eragileak: Modalitateak edo faktore eragileak galdetuko ditugu: batetik, psikikoak direnak ; bestetik, fisikoak direnak ;eta, hirugarrenik, faktore klimatikoak diren gehiago ala gutxiago jatea eragiten dutenak . Eta ea egunez edo gauez gertatzen den, zein ordutan izaten den jateko joerarik handiena, hori ere aintzat hartuko du.

4. Konkomitanteak: Azkenik, konkomitanteak galdetuko ditu, hau da, ea horrekin batera beste zerbait gertatzen zaion, adibidez, buruko minik duen edo beherakoa, zotina, sabeleko haizeak, loezina, sukarra, larruazaleko asaldurak dituen eta, era berean, tristezia, atsekabea edo ahulezia.
Bestalde, elikagai baten edo bestearen desioa edo bazterketa dagoen eta kalte edo mesede egiten dion ere galdetzen du medikuak. Izatez, elikagai batzuek honako ondorioak ekar ditzakete: sabel handitasuna, gehiegizko haizeak, beherakoa edo idorreria, sabeleko mina, azaleko hainbat gaixotasun, herstura, loezina edo logalea, giharreko mina edo artritisa, buruko mina, arnasa aparatuan gaixotasun batzuk eta abar. Egon badira odol analisi batzuek elikagai batzuen onartze eza edo intolerantzia aztertzen dutenak, eta baita ere elikagai batzuek gehiegi jateak edo gutxiegi jateak sor ditzakeen gaixotasun psikologikoak -depresioa, besteak beste- neurtzen dituztenak.
Horrekin guztiarekin datu base handia dago, informatikoa, gaur egun sintomak sailkatu eta berezitasunak aintzat hartzen dituelarik. Oro har, homeopatiak gaixoaren berezitasunak aztertuko ditu, gaixoaren herstura edo gehiegi edo oker jateko joera hori maneiatzen laguntzeko, eta, era berean, minak, haizeak eta bestelako sintomak sendatu edo arintzen laguntzeko. Laguntza horrek gaixoari baimenduko dio dieta onuragarria eta ariketa egiten norbere bere osasunaren jabe izan dadin.